asieriko-ren sarrera guztiak

Baratzeko lehenengo eguna

Aspaldi zuen nire aitak baratz bat egiteko gogoa, baita oilategi bat ere baina hau beste kontu bat da. Aurten erabakia zuen egingo zuela eta gainera joan den egunean nire klaseko Andoni, protagonista izan zenean, uhaza bana eman zigun lagun guztiei.

Ez du aitzakirik aurkitu, goizean mendian egon gara eta gero amaren loreentzako lurra erostera joan gara. Arratsaldean kalera atera eta baratza prestatzen hasi gara.

20140405-1BaratzaEguna-2
Hemen gaude, baratza egiten hasteko prest

Aitak lehenengo aitzurrarekin zeuden belar batzuk kendu eta lurra mugitu du. Gero uhaza sartzeko zulo bat egin du.

20140405-1BaratzaEguna-11-UhazaZuloa
Uhaza sartzeko zuloa

Baina zuloa egiten zuen bitartean, lurrean bizi diren animalia batzuk agertu zaizkigu. Zizare asko eta asko ikusi ditugu, batzuk txikiak eta beste batzuk handiak. Barea bat ere handik zebilen, adarrekin, aitak barraskiloen antzekoak direla esan dit, baina hauek ez dute etxerik eramaten. Paretaren ondoko lurra mugitzean armiarma pila bat agertu dira ere.

20140405-1BaratzaEguna-5-Zizarea
Lurra mugitzean zizareak agertu dira
20140405-1BaratzaEguna-4-Barea
Barea
20140405-1BaratzaEguna-6-Armiarma
Armiarmak ere ikusi egin ditugu

Behin zuloa eginda erositako lur pixka bat jarri eta haren barruan uhaza txikia sartu dut.

20140405-1BaratzaEguna-13-UhazaJartzen
Zuloan sartu behar dut

Uhaza sartu eta gero inguruko lurrarekin estali egin dut.

20140405-1BaratzaEguna-14-Uhaza
Uhaza bere lekuan

Bukatzeko uhazak behar duen ura bota diot. Ur hau berezia zen, amak ongarri pixka bat bota diolako.

20140405-1BaratzaEguna-17-Ureztatzen

Listo. Dagoeneko uhaza lurrean landatu eta ureztatu dugu. Zeinen ongi geratu den.

20140405-1BaratzaEguna-16-UhazaIkusten

Orain zaindu eta uhaza eta landare gehiago landatu beharko ditugu.

Handia egiten denean hartu eta jan egingo dugu, orain txikia den uhaza.

Aitak ere zuhaitz batzuk landatzeko probestu egin du tresnak atera izana. Zuhaitz hauek lilak ematen dituzte, eta bere izena Syringa vulgaris da. Oso lore politak eta usain goxokoak dituzte, baina oso epe laburrean.

20140405-1BaratzaEguna-8-ZuhaitzZuloa

20140405-1BaratzaEguna-10-Zuhaitza